Nor gara

Egur eta aluminiozko zurgintzan dihardugun enpresa bat gara, jadanik 35 urteko esperientziaz. Egur tradizio hau familiatik etortzeaz gain, gure lurraldean, Ultzamako haran emankorrean eta baso eta begetazioan hain aberatsa dena, errotuta mantendu dugu.

Amaierako produktu on baten gakoa hasierako lehengaien kalitate paregabean dago. Hori dela eta, gure espezialitateak kalitate oneneko aluminio eta haritz frantses eta amerikarren zurarekin egindako lanak dira.

Gremio askotariko langileak dauzkagu; eta honekin, dugun teknologia aurreratuarekin batera, edozein proiektuko fase guztiak guregan hartzeko aukera ematen digu, kalitate-prezio erlazio onena eskainiz.

Bezeroaren beharraren araberako produktu barietate zabal bat eskaintzen dugu. Tratu pertsonalean sinesten dugu eta lan bakoitzari profesionaltasun eta malgutasunez aurre egiten diegu, bezero bakoitzaren zirkunstantzia partikularretara moldatuz.