Zer egiten dugu

Zurgintza zerbitzu integrala garatzen dugu. Bezeroekin dugun kontaktu zuzenari esker,  haien behar ezagut ditzakegu, gure esperientziaren arabera aholkatu eta ezin hobeki bukatutako produktu integral eta pertsonalizatuak eskaini.

Neurrira fabrikatzen dugu egurrez, aluminioz eta era mistoan kanpoaldeko edozein zurgintza (leiho eta leihatilak, kanpoaldeko ateak, arkupe itxierak, behatokiak, etab.), eta baita barrualdeko ateak, eskailerak, barandak, tarimak eta parket, paretan sartutako armairuak, haritz eta izeiaz laminatutako teilatuak, hormen eta etxaurreen estaldura, autoklabean tratamenduak, bernizatuak, etab. Gure produktuek edozein lan edo erreformari aurre egiten ahalbidetzen digute.

Gure produktuen kalitate eta segurtasuna frogatzeko, leiho guztiak CE markarekin homologatuta daude, honek ur eta aireari iragazkortasuna, haizearekiko erresistentzia, prestazio akustikoa, etab. asetzen duela bermatzen du, Europako arautegiaren arabera.


Honako hauek dira gure lan batzuk:

- Roncesvalleseko erromesen Aterpetxea.
- Marcilla Gaztelua.
- Roncesvalles Hotela.
- Kondestablearen Jauregiko altzariak (Iruñea).
- Vitoria-Gasteizko Arkeologia Museoa.
- Aieteko Jauregia (Donostia).
- Mutiloa Erretegia (Iruñea).
- La Merced Jatetxea (Logroño).
- San Lorenzo (Iruñea), Sarriguren, Arizaleta, Esquíroz… Elizak.
- Isaba, Munarritz, Urrotz, Unzu, Orisoain… Landa-etxeak.

 

 
Produktuak

- Egur, aluminio eta era mistoko kanpoaldeko zurgintza.

- Leihoak.
- Ohol, haga eta panelezko leihatilak.
- Barrualdeko leihatilak.
- Kaleko ateak.
- Behatokiak.
- Arkupeen leihatilak.

- Barruko ate trinkoak eta xaflatuak block-an edo obran zarratuta.
- Eskailerak eta barandak.
- Tarima eta parketa.
- Paretan sartutako armairuak.
- Haritz tradizioanal edo izeiez laminatutako teilatuak.
- Kanpoko zein barruko pareteen estaldura.
- Tratamenduak autoklabean eta bernizatuak.